XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIZKAIA EUSKADIN
Euskadi edo Euskalerriaren zazpi lurraldeetarik mendebaldekoena da Bizkaia.

Lurraldeotarik hiru Lapurdi, Behenafarroa eta Zuberoa orain, Frantziaren menpean dagoz.

Beste laurak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Españaren menpe.

Estatu españarraren barruan Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak Eusko Alkarte autonomoa eratzen dabe orain, bere jaurlaritzea Gasteizen dauka, eta Nafarroa ez dago alkarte horretan.

Horraitino, apapuko zatiketa edo guzurrezko muga horreek nabarmen dira Euskalerriaren berezko batasunaren aurrez-aurre, eta Herri horreri norbaitasun eta lotura berezia damotse bere hizkuntzeak Euskerea, eta bere jakiteak, edertiak, historiak, ohiturak, izaereak eta batez be, herri bat eta berbereko danaren barru-ezaguereak.

Euskalerriaren izate hau menderik mende landu izan da, hainbat eragileren alkar-egintzakaz: jita jatorra, antxinate ekandu aberatsa, aspaldietako hizkerea, bere ingurumenaran eragina, adore oldartsua....

Baina, ganera, Euskalerriak historiatik aldendurik eta bazterturik ez dau iraun; ostera, antxinatik munduaganako gogaera zabalez jardun izan dau, zerikusi haundiko hartuemonak, salerosketak, herriketakoak eta kulturarekikoak eginez.

Europa mendebaldean bazterra dogu, lur-orpoa gara idatzi dau Iñigo Agirre Kerexetak, Deustoko Unibersidadeko irakasleak: europar lautadea kateatuten dogu mendebaldeko Mediterraneoko lurburuekaz.

Gure lurra Pireneko igaropide urrietarik bat da, mendilerro hori iragangarri errez, mutur bietan baino ez dalako.

Gure lurretan zehar igaro dira hainhat europa erdiko herritar, oztugarterantz....

Beste herri ta beste kultura batzuekiko hartuemon atxikia, edesti-aurreko aldi urrunekoenetan hasi zan eta harrezkeroko mendeetan jarraitu, euskaldunen hartuemon eta arrantzu ekintza bitartez.

Bizkaiko salerosleek guztiz antxinatik izan ebezan hartuemonak Baiona, La Rochelle, Nantes, Amberes eta Amsterdameko portuekaz; hor dagoz testigantza emoten europar portu horreekaz izaniko joan-etorriekiko arau eta egiune ugariak salerosketa arloan eta, batez be, XIII garren mendean Brujasen Tratu-Etxe berezia izan ebela, oraindino be, Bizkaynen Platze deritxon horretan.